Egun horren helburua da pazientearen segurtasunaren garrantziaz jabetzea eta arreta medikoaren kalitatea hobetzeko eta arreta horretan gertatzen diren arriskuak murrizteko ekintzak sustatzea. Osasunaren Mundu Erakundea (OME) da ekimen horren buru, eta urtero pazientearen segurtasunarekin lotutako gai espezifiko batean zentratzen da.

Aurten, «Pazienteak pazientearen segurtasunean inplikatzea» izango da gaia, pazienteek, familiek eta zaintzaileek osasun-arretaren segurtasunean duten funtsezko zeregina egiaztatzeko. Horretarako, mota guztietako pazienteei, familiei eta komunitateei ahotsa emateko plataformak eta aukerak eskaintzen ditugu, beren kezkak, itxaropenak eta lehentasunak adieraz ditzaten, segurtasuna, pazientearen zeregin nagusia prozesuan, fidagarritasuna eta ekitatea sustatze aldera.

Guztiok batera egin behar dugu arraunean, kontzientziatzeko, inplikatzeko, ahalduntzeko eta lan egiteko, kalte horiek murrizteko behar diren neurriak hartzeko.

Gure esku-hartzeak eragin ditzakeen kalteak murrizteko arreta segurua eta lana eskaintzeko konpromisoa mantentzen du Argia Fundazioak erabiltzaileekiko.

Esparru horretan, ikusizko material bat garatu dugu, modu erraz eta hurbilean, pertsonen segurtasunean zeregin aktiboa izateko beharraz hausnartzen laguntzen diguna.