Argia fundazioa

Zabalduz – Bizitza independentea

Zabalduz Bizitza Independentea programaren bidez, zure etxean eta komunitatean bizitzen jarrai dezazun laguntzen dizugu, nahiz eta buruko gaixotasun bat izateak zailtasunak eragin.

 

Ulertzen dugu nola sentitzen zaren.

Jarri harremanetan argiarekin

Zabalduz

Bizimodu independenterako laguntza

Zabalduz zerbitzuak erantzun berria eman nahi die gizarteak dituen arreta- eta laguntza-beharrei, eta osasun mentaleko arazo larria duten pertsonek komunitatean eta nahi duten tokian bizitzeko duten eskubidean zehazten da.

Nola lagunduko dizugu?

  • Modu independentean bizitzeko beharrezko urratsak ematen jarraituko duen hezitzailea.
  • Argia Fundazioaren esperientzia eta hogeita hamar urtetik gora osasun mentalaren arloan lanean.
  • Ez gara ordutegi batera lotzen, zurekin hobekien datorkizuna bilatzen dugu.
  • Zintzotasunean, zure izaeraren errespetuan oinarritutako harremana eskaintzen dizugu, zure egunerokoan lagundu eta laguntzeko.

Ikasi zure ekonomia kudeatzen

Gure kontura bizitzeak esan nahi du argi izan behar dugula zer gastatzen dugun argitan, uretan, telefonoan, elikagaiak erosten, arropetan, sendagaietan. Zenbat eta gehiago jakin eta kontrolak egin, orduan eta hobeto eta hobeto sentituko zara autonomiaz bizitzeko.

Zure gizarte-harremanak hobetzea

Gainera, zuk eta zure ingurukoek harremana sendotu ahal izatea nahi dugu, guztiontzat osoagoa den modu batean.

Zure aukera guztien berri izatea

Laguntza horiek nork eman diezazkizukeen, zein eskubide dituzun, behar duzun arreta nola jaso behar duzun erabakitzen lagundu nahi dizugu.

Informazio gehiago

Kontsultatu gure Zabalduz zerbitzuei buruzko informazio gehiago – Bizitza independentea

icono-pdf

Zabalduz: bizimodu independentea

icono-pdf

Zabalduzi buruzko triptikoa – Bizitza independentea

icono-pdf

Zabalduz artikulua

mdi_podcast

Entzun gure Podcast-a

Informazio gehiago

Proiektuaren laguntzaileak

icono-atencion
Arreta integral pertsonalizatua
icono-autonomia
Pertsonen autonomia sustatzen dugu
icono-sociales
Gizarte-premiekiko sentikorrak
icono-confianza
Konfiantzazko inguruneak sortzen ditugu
icono-respeto
Duintasuna eta pertsonarekiko errespetua bilatzen ditugu