Bilboko Udalak Bidesari Elkartea, Gizakia Fundazioa, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten Bizkaiko gaixoen Senideen Elkartea, Rafael Bengoa osasun publikoko mediku espezialista eta Osasun sailburu ohia eta Argia Fundazioa saritu ditu. Horrela, Udalak bat egin du apirilaren 7an ospatu den Osasunaren Mundu Egunarekin.

 

Bidesari Elkartea osasunaren sustapenaren arloan aintzatetsia izan da. Gizakia Fundazioa saritu da adikzioak dituzten pertsonen senideei laguntzeko programagatik. Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten Bizkaiko pertsonen senideen elkarteari, herritar guztiak gaixotasunaren larritasunaz sentsibilizatzeko egindako lanagatik. Rafael Bengoa osasun publikoaren kudeaketan espezialista den medikuari, bere ibilbide profesionalagatik eta osasun publikoari egindako ekarpenagatik. Eta Argia Fundazioa nabarmendu dute osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen esparruan egindako zerbitzuagatik.

 

Bilboko Udalak «ikusarazi eta eskertu» nahi izan du hiriburuko elkarteek osasunaren arloan egiten duten lana. Juan María Aburto Bilboko alkatea eta Yolanda Díez Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko alkateorde eta zinegotzi ordezkaria buru izan dituen ohiko aitorpen-banaketaren esparruan egin du.

Urtero, egun horretan, gai bat aukeratzen da, Osasunaren Mundu Erakundearentzat lehentasunezko kezka-eremu bat nabarmentzen duena. Aurten, Erakundeak 75. urteurrena ospatzen duen honetan, osasun publikoaren arloan lortu diren eta azken zazpi hamarkadetan bizi-kalitatea hobetu duten lorpenak berrikusi ditu.

 

Aukeratutako goiburua “Osasuna guztiontzat” izan da.