Oso pozgarria egiten zaigu memoria hau aurkeztea. Ale honetan, 2021. Urtean zehar, Fundación Argia Fundazioan egindako jarduera guztiak laburbiltzen dira. Azkeneko urteotan, laguntza jarduerek izugarrizko gorakada egin dute.
2021ean, COVID pandemiaren bigarren urtean, buruko gaixotasunak dituzten pertsonentzako laguntza jarduerak gauzatu ditugu, besteak honako baliabideen bidez: Etxebizitza lagundua, Eguneko Ospitalea, Klub Soziala, Bizitza Independenteari laguntzeko programa, eta Egoitzetako plaza kopurua handituta. Estigmaren aurkako jarduerak, boluntariotza, beste gizarte erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko jarduerak eta gizartearekin ezagutza partekatzeko ekintzak egin ditugu.
Garapen jasangarriko helburuei, honako ekarpena egin dugu: GJH 3 Osasuna eta ongizatea; GJH 11 Erkidego eta herri jasangarriak; GJH 17 Helburuak lortzeko aliantzak.
Azpimarratu nahiko genuke, gizarte eta osasun arloko jardueretan dagoen talde lana. Ezin izango genuke ezer lortu, guztion eginkizuna gabe. Guzti honek aurrera jarraitu behar du eta horretarako behar beharrezkoak dira, erabiltzaileak, profesionalak, familiakoak, ingurune hurbilekoak, bolondresak, erakunde publikoak, erakunde pribatuak, Trinitarioak… elkarlanean aritzea.
Fundación Argia Fundazioa eratzea ahalbideratzen duzuenei eta egunez-egun agertarazten duzuen guztioei, proiektuetan erantzunkizunez beti parte hartuz, eskertu nahi genizueke merezitako omenaldi baten bitartez
Irakurri ondoren, eskertuko genizuke minutu batzuk ematea.
Hemen duzu esteka: https://forms.office.com/pages/responsepage.aspx?id=XJs7rW8mkECi0JKaMtPe2U5zan4OjMtIhOCjr83-ESVURjNQQVhDQ1lYWE1EWjNESUVYNjkwWTdJNi4u