Edizio honetako #bINKLUSIon Jardunbide Egokiak Saria Apnabi Autismo Bizkaia eta Argia Fundazioarentzat izan da eta bertan “Bezeroarentzako berrikuntzatik bezeroarentzako berrikuntzara” praktika aurkeztu dugu.

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Sailak sustatzen duen eta EUSKALITek laguntzen duen bINKLUSIon programaren helburua da Bizkaiko gizarte-zerbitzuen erantzukizun publikoko sareko zentroen eta zerbitzuen kudeaketa hobetzea, pertsonei arreta eta sustapena emateko.

 

Asier Alustiza Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusiaren eskutik jaso dugu saria.
Zorionak Gorabide, Usoa Tailerra eta Avifes finalistei, praktika onengatik eta partekatzeko prestasunagatik.

 

Sari hau guztion ahalegina da Argia espazio bat izan dadin, non gero eta pertsona gehiago protagonista garen gure eguneroko bizitzan.

 

#bINKLUSIon ekitaldia hausnarketa batekin amaitzen da: Etorkizuneko ikerketen zain egotea komeni den arren, ebidentziak berresten du kudeaketa aurreratu baten hedapenak erresilientzia areagotu dezakeela gure erakundeetan krisi garaietan.