Argia Fundazioak abian jarri du dokuMentala jaialdiaren edizio berria, harreman sareek duten indar eraldatzailea zinemaren bidez erakusteko asmoz. Deialdia zabalik dago jada, eta pertsona, kolektibo edo erakunde orok aurkez ditzake bere lanak azaroaren 14ra arte.
2019an sortua, dokuMentala erreferente bihurtu da kontzientzia soziala pizteko zinemaren ahalmen sinesten dutenentzat. Seigarren edizio honetan, Argia Fundazioak berriro gonbidatzen du laguntza-harremanen indarra erakusten duten istorioak kontatzera: familia-loturak, komunitate sareak, kolektibo zaurgarrien esperientziak, animaliekiko harremanak edo kirol- eta lan-arloetako babesak, besteak beste.

Jaialdian hiru kategoria izango dira: lan orokorrak, promesa (zinemagile gazteentzako) eta erakunde sozialentzako saria. Guztira 3.500 euroko sariak banatuko dira, eta edizioa Bizkaian egingo den sari banaketa ekitaldiarekin amaituko da.
“Pertsonen indarrean eta haien istorioen balioan sinesten dugu. dokuMentala ahots bihurtzen da laguntzak nola eraldatzen duen erakusteko”, adierazi dute Argia Fundaziotik.

Aurkeztuko diren lanek 2 eta 15 minutu arteko iraupena izan behar dute, eta euskaraz edo gaztelaniaz eginak egon daitezke, edozein genero edo formaturekin (fikzioa, dokumentala, animazioa…).

Izen-ematea Festhome plataformaren bidez edo Argia Fundazioaren egoitzara bidalita egin daiteke. Oinarriak, formularioak eta informazio guztia hemen daude eskuragarri
https://argiafundazioa.org/dokumentala-2025