Jose Antonio Baraรฑanok, Bizkaiko Foru Aldundiko autonomia pertsonala sustatzeko zuzendari nagusi berriak, Argia Fundazioaren jardunari, hau da, partizipazioaren bidez gobernantza-sistemaren garapenari, Pertsonen Jardunbide Egokiak bINKLUSIon saria eman zion.

 

Arantza Larizgoitia eta Eva Morales lankideek aurkeztu zuten praktika Euskalduna Jauregian, eta lau hautagaitza finalistetako bat izan zen, Apnabi Elkarteak, Usoa Tailerrak eta Futubideren praktikak aurkeztutakoekin batera, 2023ko etorkizun handiko jardunbide egokitzat jo baitzuten.

Sari horiek Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskalitek (kudeaketa hobetzeko eta berritzeko euskal erakunde eta administrazioentzako erreferentziazko erakundea) banatzen dituzte.

 

Zorionak Futubide eta Argia Fundazioa erakundeei, II. bINKLUSIon Jardunbide Egokien Saria irabazteagatik! Eta gure esker ona eta zorionak baita ere APNABI eta Taller  Usoarentzat, finalista geratzeagatik eta honaino iritsi izanagatik.