Segurtasuna osasun mentalean: erantzukizun profesionala eta gizabanakoaren autonomia saretu. Oztopoak kendu.
Urriak 24, astelehena eta Urriak 25, asteartea. Bizkaia Aretoan. Bilbo.

Argia Fundazioko hamahirugarren Trukaketa eta Sentsibilizazio Jardunaldien programa aurkeztu nahi dizuegu.

Jardunaldien helburua ikasteko eta garatzeko aukerak sortzea da. Bertan, osasun mentaleko profesionalek zein esperientzia dela eta lehen eskuko ezagutza duten pertsonek gure ezagutza partekatu ahal izango dugu, baita sare hau sortu ere.
2022an parte-hartzeko lankidetzaren aldeko apustua egiten jarraitu dugu, eta Argiako erabiltzaileen laguntzarekin jardunaldiak diseinatu eta antolatu ditugu.
Urriaren 24an arreta berezia eskainiko diogu pertsonen segurtasunari laguntza prozesuetan, aktiboki parte-hartzen baitute.
Urriaren 25ean, asteartean, arreta emango diegu pertsonek berreskuratze prozesuetan gainditu behar dituzten gizarte oztopoei.

Pertsonen garrantzia nabarmendu eta laguntza segurua eman, ezagutza partekatu eta erkidegoa sortu; horiek izango ditugu ardatz.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza izango dugu jardunaldietan.

Izen-emeatea itxita.