Egun horren helburua da pazientearen segurtasunaren garrantziaz jabetzea eta arreta medikoaren kalitatea hobetzeko eta arreta horretan gertatzen diren arriskuak murrizteko ekintzak sustatzea. Osasunaren Mundu Erakundea (OME) da ekimen horren buru, eta urtero pazientearen segurtasunarekin lotutako gai espezifiko batean zentratzen da. Aurten, «Pazienteak pazientearen segurtasunean inplikatzea» izango da gaia, pazienteek, familiek eta zaintzaileek osasun-arretaren segurtasunean duten…
Bizkaiko Foru Aldundiak argitara eman ditu 2022ko edizioan saritutako iraupen luzeko zainketen arreta pertsonalizatzeko lau jardunbide egokiak. Horietan, Argia Fundazioaren bi jardunbide egoki sarituak izan ziren aurkeztutako berrogeita zazpi proposamenen artean. Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean, saritutako gainerako proposamenekin batera, aurki ditzakezuen jardunbide egoki biak helarazten dizkizuegu. : : :
Gure urteko memoria aurkezten dugu, Argia Fundazioak 2022. urtean zehar izan duen jarduera islatzen duena, interesgarria izango zaizuelakoan. 2022. urtea Argia Fundazioaren erabiltzaileen parte-hartzeak eta osasunaren hobekuntzak markatu dute. Lan hau Agia osatzen dugun pertsona guztien inplikazioari esker egin ahal izan da, profesionalak, boluntarioak, erabiltzaileak eta ingurune afektiboa, gure Patronatuak gidatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiko…
Bilboko Udalak Bidesari Elkartea, Gizakia Fundazioa, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten Bizkaiko gaixoen Senideen Elkartea, Rafael Bengoa osasun publikoko mediku espezialista eta Osasun sailburu ohia eta Argia Fundazioa saritu ditu. Horrela, Udalak bat egin du apirilaren 7an ospatu den Osasunaren Mundu Egunarekin. Bidesari Elkartea osasunaren sustapenaren arloan aintzatetsia izan da. Gizakia Fundazioa saritu…
Argia Fundaziotik, Sorkari eta Eraldatuz sarearekin elkarlanean, mural komunitario bat eraikitzen ari gara Getxon, Rosana Azar nazioarteko artistarekin batera Ekimen honen helburua da Argia Fundazioaren erabiltzaileek aukera izatea zerbait artistikoa sortzeko hainbat erakunde eta elkartetako beste pertsona batzuekin batera, eta Getxoko espazio publiko batean ospatu ahal izatea. Ekintza honekin, gainera, herriko biztanleen babes eta…
Getxoko Hiri-Antolamendurako Planaren egungo zirriborroa Trinitarioetako lurretan gauzatzeak kalte handia eragingo lieke Argia Fundazioak gaixotasun mentala duten pertsonei bere berreskuratze-prozesuan laguntzeko dituen baliabideei, bai eta bere instalazioak eta berdeguneak erabiltzen dituen udalerriko komunitateari ere. Horregatik, GELDITU DEZAGUN GETXOKO HAPO TRINITARIOETAN EGIKARITZEA Egin bat gure eskaerarekin Change.org webgunean Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren zirriborroak Argia Fundazioan…
Elkarri Laguntzeko Agenteen 4. ikasturteari ekin diogu. Otsailaren 28tik martxoaren 30era izango da, Argia Fundaizoa Gizarte Klubean. Agente bat osasun mentalean ibilbide bat izan duen pertsona bat da, autoezagutza- eta ongizate-egoera batera iritsi dena, eta, gainera, beste pertsona batzuei suspertzen laguntzeko prestatu dena. 15 saiotan, hainbat gairi buruzko prestakuntza jasoko dugu: zer eta nolakoa…
Urtea amaitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren lau aintzatespenetako bi jaso ditugu jardunbide egoki gisa, Iraupen Luzeko Zaintzetan Arreta Pertsonalizatzea Aitortzeko Jardunaldian. Epaimahaiak eguneroko ospitalean osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako «eguneroko bizitzaren espazioa» birformulatzeko jardunbide egokia aitortzen du, jarduera kontzeptua «terapeutikotik» «esanguratsura» aldatzea eta espazioekin lotzea sustatzeagatik. Horrela, espazioa zaintza pertsonaleko eta komunitate-estimuluko faktore bihurtzen da, eta…
Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia mientras navega por el sitio web. De estas cookies, las que se clasifican como necesarias se almacenan en su navegador, ya que son esenciales para el funcionamiento de las funciones básicas del sitio web. También utilizamos cookies de terceros que nos ayudan a analizar y comprender cómo utiliza usted este sitio web. Estas cookies se almacenan en su navegador sólo con su consentimiento. También tiene la opción de excluirse de estas cookies. Sin embargo, la exclusión de algunas de estas cookies puede afectar a su experiencia de navegación.