dokuMentala 2026
Pertsonen arteko babesak duen eraldaketa-indarrari buruzko film laburren jaialdia gara, Argia Fundazioak sustatua.
Dokumentala
Zergatik dokuMentala?
Argia Fundazioaren eginkizuna gaixotasun mentala duten pertsonei laguntzea eta haiekin batera bidea egitea da, haien bizi-kalitatea zein gizarte-irudia hobetzeko. Horrenbestez, pertsona horiek gizarteari egiten dioten ekarpena ikusarazteko eta balioan jartzeko ekintzak zuzenean lotzen dira gure eginkizunarekin.
Ikus-entzunezko kultura gizarte-kohesiorako eta sentsibilizaziorako tresna gisa erabili nahi dugu, ez soilik gaixotasun mentala duten pertsonekiko; batez ere, gizaki egiten gaituen partekatutako zaurgarritasunarekiko, horren gainean ehuntzen baititugu gizarte-kohesiaren eta berdinen arteko babesaren sareak.
Izen-ematea zabalik
dokuMentalaren balio- eta berrikuntza-proposamena
Lehiaketara aurkezten diren proposamenen ardatz tematikoa gizartean sor daitezkeen eta pertsonengan, kolektiboengan eta udalerrietan aldaketa positiboak eragiten dituzten babes-harremanak ikusaraztea izango da.
Harreman horiek eragin handia dute honako arlo hauetan:
Belaunaldien arteko harremanak
Gizarte-bazterketa arriskuan dauden kolektiboak
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak
Kirolaren esparruko babesa eta harremanak
Lan-esparruko babesa eta harremanak
Maskotak
dokuMentala 2025eko zenbait datu
183
Aurkeztutako film laburrak
10
dokuMentalak eskainitako guneren batean parte hartzen duten erakundeak
3
Komunikabideetako agerraldiak
8
Epaimahaia osatzen duten pertsonak: % 60 emakumeak eta % 40 gizonak
6.000
Sare sozialen bidez iritsitako pertsonak
4
dokuMentalan interesa duten prestakuntza-erakundeak
6
Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak
90
Amaierako galako ikusleak
Jaialdiaren formatua
Aurretiazko jardunaldiak
Aurretiazko jardunaldi txikiagoak egingo dira, publikoari irekiak eta doakoak. Bertan, 2025eko edizioko hainbat film labur proiektatuko dira, eta babesaren gaian sakonduko da hainbat ikuspegitatik. Jardunaldi horiek aldez aurretik iragarri eta zabalduko dira.
Sari-banaketa gala
Galan proposamen irabazleak proiektatuko dira, eta jaialdia babesten duten pertsonen zein Argia Fundazioak egunerokoan laguntzen dituen pertsonen ekarpena balioan jarriko da. Sari-banaketa gala 2026ko abenduan egingo da.
Informazio gehiago
Proiektuaren laguntzaileak

