Oso pozgarria egiten zaigu Memoria hau aurkeztea. Ale honetan, 2023. Urtean zehar, Argia Fundazioan egindako jarduera guztiak laburbiltzen dira. Azkeneko urteotan, laguntza jarduerek izugarrizko gorakada egin dute.
2024. urte honetan, 2020-2024 aldi estrategikoa itxi dugu. Bost urte horietan, Argia Fundazioa sendotu egin da bere arreta- eta kudeaketa-ereduan. Bertan, gaixotasun mentala duten pertsonak protagonista izan dira bere osasunean eta Argian jasotzen dituzten zerbitzuetan, eta jarduera sozial handia garatu dugu, desgaitasunaren esparruan Bizkaiko erreferentziazko erakunde gisa kokatu gaituztenak..
Lan hau Agia osatzen dugun pertsona guztien inplikazioari esker egin ahal izan da, profesionalak, boluntarioak, erabiltzaileak eta ingurune afektiboa, gure Patronatuak gidatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren laguntzarekin.
Argia Fundazioa eratzea ahalbideratzen duzuenei eta egunez-egun agertarazten duzuen guztioei, proiektuetan erantzunkizunez beti parte hartuz, eskertu nahi genizueke merezitako omenaldi baten bitartez

