Argia Fundazioak bultzatutako film laburren jaialdia da, pertsonen arteko babesa eraldatzeko ahalmenari buruzkoa. Argia Fundazioaren helburua gaixotasun mentala duten pertsonei laguntzea da, bai haien bizi-kalitatea bai irudi soziala hobetzeko. Beraz, pertsona horiek gizarteari egiten dioten ekarpena ikusarazteko eta balioesteko ekintzak zuzenean lotzen dira gure misioan.

dokuMentala 2019an jaio zen, zinemaren bidez pertsonen arteko babesa eraldatzeko boterea erakusteko. Horregatik, lehiaketan parte hartuko duten proposamenen ardatz tematikoa izango da gizartean gerta daitezkeen eta pertsonengan, kolektiboetan eta udalerrietan aldaketa positiboak eragiten dituzten laguntza-harremanak ikusaraztea.

 

XEDEA.

Lehiaketarako proposamenen ardatz tematikoa izango da gizartean gerta daitezkeen eta pertsonengan, kolektiboetan eta udalerrietan aldaketa positiboak eragiten dituzten laguntza-harremanak ikusaraztea.
(Adib: belaunaldien arteko harremanak, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden kolektiboak, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, laguntza eta harremana kirolaren, lanaren, maskoten eta abarren esparruan).

 

PARTAIDETZA-KATEGORIAK.
Hiru partaidetza-kategoria ezartzen dira:

  • FILM LABURRA
  • GIZARTE ERAKUNDEA
  • PROMESAK

 

SARIAK

  1. Film labur onenaren lehen saria: 1400 €
  2. Film labur onenaren bigarren saria, 1100 €
  3. Argia Fundazioa saria, gizarte-erakunde baten proposamenik onenari zuzendua eta 1000 €-rekin hornitua.
  4. Promesas saria, errealizadore hasiberriei edo 25 urtetik beherakoei zuzendua eta 400 eurotan baloratutako ikus-entzunezko materialarekin hornitua.

 

Jaialdiak, gainera, aldez aurreko jardunaldiak izango ditu (publikoarentzat irekiak eta doakoak, izaera murritzagokoak), eta, bertan, film laburrak ikusteko eta laguntzaren gaian sakontzeko aprobetxatuko dugu.

dokuMentala 2023 2023ko azaroan edo abenduan izango da, oraindik zehazteke dagoen Bizkaiko gune batean; bertan, saritutako film laburrak ezagutarazi eta proiektatuko dira. Gainera, jaialdiaren ardatzaren inguruan egingo diren emanaldiez gain, beste emanaldi batzuk ere izango dira.

Informazio gehiago, dokumentala@argiafundazioa.org helbidera idatz dezakezu.

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen

dokuMentala 2023rako funtsezko datak

Obren onarpena:

2023ko apirilaren 1etik 2023ko azaroaren 1era

Epaimahaiaren deliberazioa

2023ko azaroaren 1etik 20ra

Jaialdiaren eta galaren aurreko jardunaldiak sari banaketa

2023ko azaroan eta abenduan

dokuMentala 2023ren aurkezpena

Lehiaketaren oinarriak

Izena emateko orria

Gizarte-erakundeentzako inskripzio-orria

Adingabekoentzako izen-emate orria