Argia Fundazioa gaixotasun mentalen diagnostikoa duten pertsonei beren bizi-klaitatea eta gizarteak kolektibo horri buruz duen irudia hobetzen laguntzen dien erakundea da.

Dokumentala 2019an jaio zen, zinemaren hizkuntzaren bidez pertsonen arteko babesaren botere eraldatzailea erakusteko. Horregatik, lehiaketara aurkeztuko diren proposamenen ardatz tematikoa gizartean eman daitezkeen eta pertsonengan, kolektiboetan eta udalerrietan aldaketa positiboak eragiten dituzten laguntza-harremanak ikusaraztea izango da.

XEDEA.

Deialdi honen xedea da pertsonen arteko laguntzari balioa emateko aukera ematea, mundu hobea eraikitzeko, eta aukera ematea pertsonen talentua eta kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboen balioa ikusarazteko. Gainera, hainbat sari irabazteko aukera dago dauden kategorietan.

PARTAIDETZA-KATEGORIAK.

Parte hartzeko hiru kategoria ezarri dira:

FILM LABURRA
GIZARTE-ERAKUNDEA
PROMESAK

SARIAK

Film labur onenaren lehen saria, 1400 €-rekin
Bigarren saria film labur onenari, 1100 €-rekin
Argia Fundazioa, gizarte-erakunde baten proposamenik onenari zuzendua eta 1.000 €-rekin hornitua.
Zuzendari hasiberriei edo 25 urtetik beherakoei zuzendutako Promesak saria, 400 €-ko balioa duen ikus-entzunezko materialarekin hornitua.

Gainera, jaialdiak aurreko jardunaldiak ere izango ditu (jendearentzat irekiak eta doakoak, murritzagoak), film laburrak ikusteko eta babesaren gaian sakontzeko.

Dokumentala 2022ko azaroan edo abenduan egingo da, oraindik zehazteke dagoen Bizkaiko gune batean, eta bertan jakinaraziko eta proiektatuko dira film labur sarituak. Gainera, jaialdiaren ardatzaren inguruko proiekzioez gain, beste emanaldi batzuk ere izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi dokumentala@argiafundazioa.org helbidera.

Data gakoak dokuMentalarentzat 2022

Admisión de piezas

01 de abril – 01 noviembre 2022

Deliberación del jurado

1 de noviembre- 20 de noviembre de 2022

Jornadas previas y Gala

Octubre – Diciembre de 2022

Presentación de dokuMentala 2022

Bases del concurso

Hoja de inscripción

Hoja de inscripción para entidades sociales

Hoja de inscripción para menores de edad